Itxi

kultura

Zamorako idazlea

Jose C. Valesek Nadal Saria lortu du 'Cabaret Biarritz' eleberriarekin

Erredakzioa

Heldu diren 335 lan argitaragabeetatik, sei eleberri finalista aukeratu zituzten, eta horien artean 'Tanger. La ciudad de mentira' Iñaki Martinez bilbotarraren lana zegoen.

  • Jose C. Vales (1965) Zamorako idazlea. Argazkia: EFE

    Jose C. Vales (1965) Zamorako idazlea. Argazkia: EFE

Jose C. Vales (1965) Zamorako idazleak 71. Nadal Saria irabazi du gaur Cabaret Biarritz eleberriarekin. 1925ean, Biarritzen, gertatutako hilketa bati buruzko liburua da.

Vales Gavroche izengoitiarekin eta Las noches de Lili Q. eleberriarekin lehiaketara aurkeztu zen. Georges Miet idazleak emakume baten hilketa ikertu zuen 1925ean, Biarritzen. Ikerketak eta garaiko lekukoei egindako elkarrizketek eleberri saritua osatzen dute.

Filologia hispanikoan lizentziaduna da irabazlea, Salamancako Unibertsitatean. Ondoren filosofian eta literatura erromantikoaren estetikan espezializatu zen, Madrilen. Vales erredaktore, editore eta itzultzailea izan da.

Heldu diren 335 lan argitaragabeetatik, sei eleberri finalista aukeratu zituzten, eta horien artean Tanger. La ciudad de mentira Iñaki Martinez bilbotarraren lana zegoen.

en lana zegoen.