Itxi

kultura

Bluesaren erregea hil da

B.B. Kingen heriotza ikertuko dute, pozoituta hil zelakoan

EITB.EUS

Artistaren alabetako bik salatu dutenez, "apurka-apurka" pozoitu zuten bere bi kolaboratzailek.

Nevada (AEB) estatuko Poliziak B.B. King "bluesaren erregea"ren heriotza ikertuko du, pozoituta hil zuten susmoa baitute.

Musikariaren alabetako biren, Karen eta Patty Kingen, esanetan, bi kolaboratzailek "apurka-apurka" pozoitu zuten. Artista maiatzaren 15ean zendu zen, 89 urte zituela.

"Uste dut aita pozoitu egin zutela, substantzia hilgarriak eman zizkioten. Hil egin zuten", adierazi dute. Bi emakumeek salatu dutenez, ezin izan zuten aitarekin egon bere azken egunetan.

Nevadako instrukzio epailearen arabera, hilotzari egindako autopsiaren emaitzak "sei edo zortzi asteren buruan" izango dituzte eskuragai.