Itxi

kultura

79 urte zituen

Eugenio Arraiza euskaltzalea hil da

Eitb.eus

Bere ibilbidean zehar, Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko lehendakariordea izan zen, eta Eusko Ikaskuntzako kide eta Nafarroako idazkari (1980tik 1993ra), besteak beste.

Eugenio Arraiza (Iruñea, 1936) euskaltzale eta kultur eragile nafarra zendu da. Euskararen eta euskal kulturaren alde lan sendoa egin zuen, eta horren isla da bizitza osoan zehar euskararen munduarekin lotuta izan zituen hainbat kargu: Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko lehendakariordea, Iruñeko Komunikabideak SAko idazkaria, Euskalerria Irratiaren sortzaileetako bat eta Euskal Kantuzaleen Elkarteko presidentea Nafarroan, besteak beste. Eusko Ikaskuntzako kide bihurtu zen 1979an, eta bertan idazkari ere izan zen, Nafarroako ordezkaritzan, 1980 eta 1993 bitartean. Hori guztia, hasiera batean behintzat, Madrilen (1953-54) zientzia arloko ikasketak gauzatu zituen arren.

Euskararekin lotutako hainbat ekoizpen egin zituen, eta Udako Euskal Unibertsitatean ere alor horrekin zerikusia zuten ikastaro ugari eman zituen (ikusi Inguma datu-basea). Argitalpenen artean, honako hauek aipa genitzake: "Ain-ez bukatzen diren euskal toponimoak", in Fontes Linguae Vasconum 48 (1986), eta "Eusko Kultur Gaiak", in Uztaro 13 (1995).

Bihar emango diote azken agurra Iruñeko hilerrian, 12:00etan.

ian, 12:00etan.