kultura
DSS2016
EAEko antzoki handiak, antzerkigile berrien bila
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donostia 2016 ekimenak zortzi antzerkigile berri prestatuko ditu, antzezlan bat egin dezaten.
-
Donostiako Victoria Eugenia antzokia. EFE
Bilboko Arriaga, Donostiako Victoria Eugenia eta Gasteizko Principal antzokiek antzerkigile berriak bilatuko dituzte, Donostia 2016rekin batera, euskal antzerkia aberasteko xedez.
Ekimena prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur Xabier Paya DSS2016.EUko zuzendariak eta Andoni Olivaresek, Norka Chiapussok eta Marta Monfortek, EAEko hiru hiriburuetako antzokien ordezkari gisa.
Gaurtik azaroaren 30era, hautagaiek euren proposamenak igorri ahal izango dituzte, eta, azkenean, 8 hautatuko dituzte.
Irabazleek antzezlan bat garatuko dute, hiru hilabetez, sektoreko bi profesionalek gidatuta: Patxo Telleria eta Mireia Gabilondo.
Gainera, zortzi irabazleek 3.300 euroko beka bat eta prestakuntza jasoko dituzte, eta nazioarteko profesionalen hainbat “masterclass”-etara joan ahalko dira.