Itxi

kultura

Turismoa

EAEko zazpi museok ibilde gastronomikoak sustatuko dituzte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hain zuzen ere, sagardoa, ardoa, txakolina, gazta eta txokolatea sustatzeko bideak antolatuko dituzte.

  • Bakioko Txakolingunea. Argazkia: Bizkaia.net

    Bakioko Txakolingunea. Argazkia: Bizkaia.net

Gastronomiaren eta enologiaren sektoreetako zazpi museok sare bat osatuko dute EAEn, sagardoa, ardoa, txakolina, gazta eta txokolatea sustatzeko.

Hain zuzen ere, hauek dira sare hori osatuko duten museoak: Lagoardiako Villa-Lucia zentroa, Bakioko Txakolingunea, Astigarragako Sagardoetxea, Ezkio Itsasoko Igartubeiti museoa, Astigarragako Gaztaren Interpretazio Zentroa, Ordiziako D'Elikatuz Zentroa eta Tolosako Gorrotxategi museoa.

Orain arte, zentro horietako askok hainbat ibilbide sortu dituzte euren artean, hala nola "Sagardoaren eta Gaztaren Ibilbidea", "Sagardoaren Ibilbidea" eta "Ibilbide Gastronomikoa Euskadiren Bihotzean".

Hemendik aurrera, tankera horietako ekimen gehiago sustatuko dituzte. Adibide batzuk hauek izango dira: "Arabako Errioxako Ardoaren Esentzia"," Goierri, Idiazabalen Lurraldea", "Tolosa Goxoa", "Sagardoa eta Txotxa Donostialdean eta Gipuzkoako barnealdean" eta "Bizkaiko Txakolina".