Itxi

kultura

Abenduaren 5etik aurrera

Kultura Bonuak gaurtik aurrera salgai, Gipuzkoako saltokietan

Agentziak | Erredakzioa

Liburu eta ikus-entzunezkoak erosteko 30 euroko balioa izango duten 20 euroko bonuak eta ikuskizunetarako sarrerak erosteko 40 euroko balioa izango duten 25 euroko bonuak eskuratu ahal izango dira.

  • Liburu denda

    Ñibruru denda

Gaurtik aurrera, euskarazko kultura produktuak eta zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak erosteko Kultura Bonuak eskuratu ahal izango dira Gipuzkoako 57 saltoki eta 12 antzokitan.

Guztira, Gipuzkoako 57 saltoki eta 12 antzoki atxiki dira egitasmo horretara. Abenduaren 5ean hasi eta apirilaren 15a bitartean eskuratu ahal izango dira Kultura Bonuak kanpainari atxikitako tokietan eta, beste urte batzuetan ez bezala, liburuak, diskoak eta DVDak bonua eskuratu den saltoki berean erosi beharko dira.

17.000 bonu jarriko dituzte salgai: 7.000, liburu eta ikus-entzunezko produktuak erosteko; eta 10.000 gehiago, ikuskizunetarako sarreretan erabiltzeko.

7.000 bonu liburuak eta ikus-entzunezko materialak erosteko erabili ahalko dira. Herritarrek 20 euro ordaindu beharko dituzte horrelako bonu bakoitzeko, baina 30 euroko balioa izango dute. Gainera, euskarazko produktuen kontsumoa sustatzeko, bonuen erdiak euskarazko materialak erosteko izango dira.

Halaber, ikuskizunetako sarrerak erosteko erabili ahalko diren 10.000 bonu ere egongo dira eskuragai. 25 euroko prezioa izango dute antzerki, dantza eta musika ikuskizunetako sarrerak erosteko 40 euroko balioa izango duten txartelek.