Publizitatea
Itxi

2016/01/11

08:22

kultura

Heriotza

David Bowie musikari britainiarra hil da

Agentziak | Erredakzioa

69 urte zituela zendu da, minbiziak jota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

David Bowie abeslari eta rock izar britainiarra hil da gaur, 69 urte zituela. Minbizia zuen, eta 18 hilabete eman ditu gaixotasun horren kontra borrokan.

Albistea Twitterren eman dute, sare sozialean abeslariak zuen kontuan:

 

 

"David Bowie gaur hil da, familiakoen artean, bakean, 18 hilabeteko borroka adoretsuaren ostean", irakur daiteke mezuan. "Zuotako asko ere triste egongo zarete, baina familiaren intimitatea errespetatzeko eskatzen dizuegu", erantsi dute oharrean.

Gerora, Ducan Jones semeak baieztatu du albistea, honek ere, Twitterren:

 

 

"Egia da, zoritxarrez hala da. Sare sozialetatik kanpo egongo naiz denbora batez. Maite zaituztet", idatzi du.

Azken diskoa: urtarrilaren 8an, kalean

Abeslari eta musikari bikainak 70eko eta 80ko hamarkadan eduki zuen distira gehien, bere musikak eta irudiak zuten xarma eta misterioak lagunduta. Joan den ostiralean, hilaren 8an, kaleratu zuen azken diskoa, bere 69. urtebetetzearen egunean.

Blackstar estudioko bere 25. albuma kaleratzeko bezperan, "Lazarus" bideoklipa argitaratu zuen. Bideoan begiak tapatuta ageri da Bowie, ospitale psikiatriko bateko ohean, lebitatzen.

Zazpi kanta ditu azken disko honek, eta Erresuma Batuko kritikak ondo hartu du.

Bowie gaixo zegoela zihoen zurrumurrua zabal zebilen Erresuma Batuko musika eszenan. Abeslariak asko zaintzen zuen bere bizitza pertsonala, eta gutxitan agertzen zen jendaurrera. Bere zuzeneko azken kontzertua New Yorken eskaini zuen, 2006an.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;