Itxi

kultura

HERIOTZA

Ettore Scola zine-zuzendari italiarra hil da, 84 urte zituela

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Sofia Loren, Monica Vitti edota Vittorio Gassman aktore ezagunak izan zituen bidelagun, besteak beste, bere ibilbidean.

  • Ettore Scola

Ettore Scola zine-zuzendari italiarra zendu zen atzo, 84 urte zituela. Erroman hil zen, bertako Ospitale Poliklinikoan; gaixorik zegoen, igandetik koma egoeran, Italiako hedabideek zabaldu dutenez.

Ondare zabala utzi du zinemagintzan; dozenaka film eta dokumental ekoitzi zituen Scolak, 60ko hamarkadan hasita. Horien artean ezagunenetakoak, 'Brutti, sporchi e cattivi', 'La Terrazza', 'La nuit de Varennes' edota  'Il Sorpasso'.

Trevicon jaio zen maiatzaren 10ean, eta 50eko hamarkadan hasi zen gidoiak idazten, Ruggero Maccarirekin elkarlanean. 1964an eman zuen lehen pausoa zine-zuzendari modura, 'Se permettete parliamo di donne' zintarekin.

Sofia Loren, Monica Vitti edota Vittorio Gassman aktore ezagunak izan zituen bidelagun, besteak beste, bere ibilbidean.