Itxi

kultura

ANTZERKIA LEIOAN

Umore Azokak 18 euskal konpainiaren 11 estreinaldi eskainiko ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leioako XVII. Umore Azokan Estatuko zein kanpoko 50 konpainiak hartuko dute parte. 54 ikuskizun eta erabateko 21 estreinaldi izango dira bertan, eta 125 emanaldi eskainiko dituzte guztira.

  • 2015eko Leioako Umore Azokaren irudia. Artxiboko irudia.

    2015eko Leioako Umore Azokaren irudia. Artxiboko irudia.

Leioako XVII. Umore Azoka maiatzaren 19tik 22ra ospatuko da. 50 konpainiak hartuko dute parte, horietatik 18 Euskal Herrikoak, eta 11 estreinaldi eskainiko dituzte.

Ana Lopez azokaren zuzendariak nabarmendu duenez, "euskal konpainiak funtsezkoak dira Umore Azokarentzat". Antolatzaileen ustez, Umore Azoka "oinarrizkoa" da ehun profesionalen aurrean euren lanak aurkezten dituzten euskal konpainientzako.

Ana Capilla & Julia Färber, Bapatean, Laura Cobo konpainia, Deabru Beltzak, Laglo Zik Dantza, Larrua, Plataforma Tirante Teatro y Danza, Philo & Jole, Sainete konpainia, Suhar Prest eta Trapu Zaharra taldeek euren lan berriak erakutsiko dituzte Leioan.

Horiez gain, Zanguango Teatro, Tio Teronen semeak, Organik Dantza Antzerkia, Nui Danza, Matxalen Bilbao eta Malas Compañias taldeek ere euren azken lanak aurkeztuko dituzte.

Aurtengo edizioan Markeliñe konpainia ere egongo da, iazko Umore Azokako Kale Emankizun Onena sariaren irabazlea. Bere azken lanarekin, 'Crusoe', batuko da hitzordura.

Aurtengo edizioan Markeliñe konpainia ere egongo da, iaz Umore Azokako Kale Emankizun Onenaren Saria irabazi zuen taldea. Bere azken lanarekin, Crusoe, batuko da hitzordura.

Leioako XVII. Umore Azokan Estatuko zein kanpoko 50 konpainiak hartuko dute parte. 54 ikuskizun eta erabateko 21 estreinaldi ekarriko dituzte, eta orotara 125 emanaldi eskainiko dituzte.