kultura
Aurkikuntza
Paleolitoko labar-artearen lagin gehiago aurkitu dituzte Alkerdin
Agentziak | Erredakzioa
Arantzadi Zientzia Elkartea lekuan egiten ari den azterketaren barruan, egindako aurkikuntza berria aurrerapauso handia da haitzuloaren egoera zehazte aldera.
-
Bisitariak Alkerdiko haitzuloan. Artxiboko argazkia
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, labar-artearen lagin berriak aurkitu dituzte Urdazubiko (Nafarroa) Alkerdi haitzuloan.
Haitzuloaren egoera babes-egoeran jartze aldera Arantzadi Zientzia Elkartea egiten ari den ikerketak orain arte eman duen aurrerapen nabarmenena da aipatutakoa.
Zentzu horretan, Gobernuak adierazi du Arantzadik dagoeneko 1,5 kilometro zeharkatu eta topografiatu dituela lurrazpiko galerietan zehar, eta bi zulo nagusi bereizi dituela: Alkerdi 2 eta Zelaieta 3. Bi zulo horiek haitzulo beraren parte dira.