Itxi

kultura

716. urteurrena

Bilboko ‘Gau Zuria’ ekainaren 18an izango da

Agentziak | Erredakzioa

Musika, dantza, antzerki eta umorezko ikuskizunez gain,  Shakespare idazlearen lanik aipagarrienak antzeztuko dituzte Bilbon. Ekitaldiak 20:30ean hasiko dira.

  • Bilboko gau zuria. Argazkia: Joseba Gomez

    Bilboko gau zuria. Argazkia: Joseba Gomez

Bilbok datorren larunbatean, hilak 18, jasoko du aurtengo “Gau Zuria”. Ekitaldi horren helburua udaren etorrera eta hiriaren 716. urteurrena ospatzea izango da.

Bilbao 700 Fundazioak 23 jarduera ezberdin antolatu ditu. Musika, dantza, antzerki eta umorezko ikuskizunez gain, Shakespare idazlearen lanik aipagarrienak antzeztuko dituzte.

Ekitaldiak 20:30ean hasiko dira eta 02:00etara arte luzatuko dira.

Gainera, iluntzean Iberdrola dorrea bezalako eraikin adierazgarrienak argituko dituzte, eta, era berean, pertsonai mitologikoak edota animali erraldoiak Bilboko kaleetan barrena ibiliko dira.