Itxi

kultura

Errusian

Gaudeamus Koralak hiru domina eskuratu ditu Abesbatzen Olinpiadetan

Agentziak | Erredakzioa

Gaudeamus Koralak hiru domina lortu ditu: urrezkoa polifonian; zilarrezkoa folklorean; eta, urrezkoa, folklore eszenikoan. Gainera, Txina, Kroazia eta Errusiako taldeei aurrea hartu diete.

  • Gaudeamus Koralak hiru domina eskuratu ditu Abesbatzen Olinpiadetan. Argazkia: @interkultur

    Gaudeamus Koralak hiru domina eskuratu ditu Abesbatzen Olinpiadetan. Argazkia: @interkultur

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Gaudeamus Koralak hiru domina lortu ditu Sotxin (Errusia) antolatu diren Abesbatzen Munduko Jardunaldietan. Aurtengoa World Choir Games-en bederatzigarren edizioa izan da.

Julia Foruria abesbatzaren zuzendariak azaldu duenez, honakoa lehen aldia izan da “urrezko domina” eskuratzen dutena. Aurretik beste lau olinpiadetan parte hartu du taldeak, baina urrezko domina lortzea oso zaila da, puntuaketa gorena izatea beharrezkoa baita.

Horrenbestez, Gaudeamus Koralak hiru domina lortu ditu guztira: urrezkoa polifonian; zilarrezkoa folklorean; eta, urrezkoa, folklore eszenikoan. Modu horretan, Txina, Kroazia edo Errusia bezalako herrialdeetako taldeei aurrea hartu diete.

Musika olinpiada hauetan 33 herrialdeetako taldeek hartu dute parte, txapelketan izan diren 29 kategorietako gutxienez batean partaide izan direnak.

Lorpen hau aintzat hartuta, Udalak harrera ekitaldia antolatu du Udaletxean asteazken honetarako, uztailak 13, arratsaldeko 19:00etan.

Gaudeamus Koralak hiru domina eskuratu ditu Abesbatzen Olinpiadetan