Itxi

kultura

Aurkikuntza

Duela 14.000 urte egindako grabatuak aurkitu dituzte Bizkaian

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaiko Foru Aldundiko iturrien arabera, kalitate tekniko esanguratsua izateaz gain, oso erraz ikus daitezke.

1:46

Orain dela 14.000 urte egindako grabatuak aurkitu dituzte Bizkaiko kobazulo batean. "Kalitate tekniko izugarria" dutela nabarmendu dute Foru Aldundiko iturriek. Horrez gain, oso erraz ikusten direla ere azpimarratu dute, nahiz eta ez duten zehaztu non agertu diren.

Grabatuen inguruko xehetasunak ostegun honetan aurkeztuko ditu Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak. Oraingoz aurreratu dutenaren arabera, Iberiar Penintsulan  orain arte egindako aurkikuntza zirraragarrienetakoa da.

Rementeriarekin batera, Antoni Iturbe Aldundiko Ondare-zerbitzuaren buruak emango du informazioa. Horiez gain, Historiaurrean Katedraduna den Cesar Gonzalez ere izango da agerraldian.

Atxurra

Joan den maiatzean, Atxurrako kobazuloan 14.000 urte zituzten 70 grabatu baino gehiago topatu zituztela jakinarazi zuten, Berriatuan.

Aurkikuntza hura “aparta” izan zela esan zuten, Madeleine kantabriar-pirenaiko aldiko horma-artea ezagutzeko. Atxurrakoa da, gaur egunera arte, EAEn horma-artearen grabatu gehien dituen aztarnategia.