Itxi

kultura

Kontzertua

Urtarrilaren 28an Gasteizen abestuko du Leroy Sanchezek

eitb.eus

Gasteizen jaiotako musikari gaztea nazioartean ezagun bihurtzeko lanean ari da. YouTube plataformara igo dituen bideoek 225 milioi bisita baino gehiago dituzte.

  • Leroy Sanchez.

    Leroy Sanchez.

Urtarrilaren 28an, larunbata, Leroy Sanchez Abetxuko auzoan (Gasteiz) jaiotako gazte musikaria ‘Man Of The Year’ birarekin iritsiko da Arabako hiriburura. Kontzertua Mitika dantzalekuan izango da eta sarrerak (14 euro eta gastuak) ostiral honetatik aurrera eskuratu ahal izango dira.

Leroy Sanchez musikari gasteiztarrak 2.234.150 jarraitzaile inguru ditu Youtuben eta plataforma horretara igo dituen bideoek 225 milioi bisita baino gehiago dituzte. Ikustaldi gehien dituztenak Adele, Ed Sheeran edota Justin Bieber bezalako musikarien abesti ezagunei buruz egindako bertsioak dira.

Gasteizen eskainiko duen kontzertuaren antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, 2010ean Jim Jonsin musika ekoizle amerikar ezagunak kontratu bat sinatu zuen Sanchezekin. Orduan, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen bere lehen diskoa prestatzeko eta grabatzeko. Besteak beste, Usher, Lil Wayne edota Beyoncerentzat diskoak ekoitzi ditu Jonsinek.