kultura
Otsailaren 3ra arte
'Amaiur azken gaztelua' erakusketa, Iruñeko Kondestable jauregian
Juantxo Agirre Aranzadiko arkeologoak kontatu du erakusketaren berri. Erakusketa zabaldu, jendetza joan eta beste mordo bat ikusteko gogoz geratuko direla eta, luzatzea erabaki dute.
-
Amaiur azken gaztelua
25:50 min
'Amaiur azken gaztelua' erakusketa Iruñeko Kondestable jauregian dago ikusgai otsailaren 3ra arte. Juantxo Agirre Aranzadiko arkeologoak kontatu digu 'Amarauna'n erakusketaren berri. Erakusketa zabaldu, jendetza joan eta beste mordo bat ikusteko gogoz geratuko direla eta, luzatzea erabaki dute.
11 astean 11 mila lagun joan dira Iruñeko Kondestable jauregira. Amaiurko gazteluaren gaineko erakusketa ikustera memoria du batetik. 1522ko gertaerak nola kontatu diren. Gaztela Nafarroako erresuma konkistatu zuenekoa zenbat eratara iritsi zaigun. Artistek egin dituzten lanek Amaiurgo gazteluari ariketa subjektiboa erantsi diote.
Aranzadi zientzia elkarteak dozena urtean egindako indusketak azaleratuko ditu. Munizioa, ezpatak, kateak, jan ziutzten animalien hezurrak. Eta soldaduen aisialdia. Pilota bat ere bada 500 urtekoa omen dena. Soldaduen eskulanak ere aurkitu dituzte. Aranzadik eta iruñeko udalak elkarlanean prestatu dute erakusketa.
Eta arrakasta ikusita, luzatzea erabaki dute.