Itxi

kultura

Aurrekontuak

Zinemaren BEZa % 10ra jaitsiko dela baieztatu du Mendez de Vigok

Agentziak | Erredakzioa

“Donostiako Zinemaldia gauean hasten da eta zerbait atsegina esatea espero dut”, adierazi du Kultura ministroak.

  • Imagen de archivo: EiTB

    Imagen de archivo: EiTB

Zinemaren BEZa % 21tik % 10era jaitsiko dela baieztatu du Iñigo Mendez de Vigo Kultura ministroak prentsaurrekoan, Ministro Kontseiluaren ondoren. Aurrekontuek jaitsiera jasoko dutela azaldu du Gobernuko bozeramaileak.

“Donostiako Zinemaldia gauean hasten dela uste dut eta albistea ongi hartuko dute, gaur edo bihar zerbait atsegina esatea espero dut. Txantxa da”, esan du Mendez de Vigok.

Ministroaren hitzetan, “dirua espainiarren poltsikoetan izatea nahi du” Gobernuak, “nahi dutena egiteko”.

“Albiste ona eta Gobernuak betetzen duen konpromiso bat da. Kulturarekin guztiok gozatzen dugu, eta zoriontsu egiten gaitu”, gaineratu du.

Ciudadanosekin akordioa

8.300 milioi euroko partidak 2018ko Aurrekontuetan barneratzeko akordio bat Gobernuarekin adostu duela aurreratu zuen atzo Ciudadanosek. Era berean, zinemari BEZa jaistea adostu dute.

Zuzeneko ikuskizunei BEZa jaitsi zien Gobernuak martxoaren 31n, % 21etik % 10era, eta “posible zenean” zinemarenarekin gauza bera gertatuko zela iragarri zuen.

Cristobal Montoro Ogasun ministroak datorren astean Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurkeztuko ditu, eta kontu horiek zinemaren BEZaren jaitsiera jasoko dute. Zinemaren BEZa 2012an igo zuen Exekutiboak, orduz geroztik sektoreak jaitsiera eskatu du.