kultura
Umorea Bilbon
Gloria Fuertesen inguruko erakusketak JA! jaialdiari hasiera eman dio
Agentziak | Erredakzioa
Jaialdia gaur hasi eta urriaren 8ra arte luzatuko da. Erakusketa urriaren 22ra arte egongo da zabalik Bilbon, eta sarrera doakoa izango da.
-
Argazkia: www.jabilbao.com
Gloria Fuertes (Madril, 1917-1998) olerkariaren inguruko erakusketa batek Bilboko JA! umore jaialdiari hasiera eman dio gaur. Fuertes duela 100 urte jaio zen.
Erakusketak argitaragabeko olerkiak, argazkiak, objektu pertsonalak eta agiri originalak biltzen ditu. Urriaren 22ra arte egongo da zabalik Bilbon, eta sarrera doakoa izango da.
Gloria Fuertes Fundazioak antolatu du eta Paloma Porpetta presidenteak zuzentzen du. Erakusketak bost zati ditu. 500 metro karratu hartzen ditu Zabalguneko Eraikinean. Kronologikoki olerkariaren biografia azaltzen du.
Lehen zatian, 1917tik 1936ra bitartean, haurtzaroa eta nerabezaroa laburbiltzen ditu. Olerkariak ironia eta trufa erabili zituen diktadura garaian, erregimen frankistako zentsuraren mehatxupean.
Bigarren zatian, Espainiako Gerra Zibilaren ikuspegi burlatia bistaratzen du erakusketak, 1936tik 1939ra arte; hirugarrenean, gerraosteko urteak eta Espainiaren gosetea (1940-1954); laugarrenean, poetaren unerik onena (1955etik 1979era arte) eta azkena, 1970etik 1988ra arte, arrakasta Francoren erregimena bukatu ostean.
Jaialdia gaur hasi eta urriaren 8ra arte luzatuko da. Besteak beste, Ignatius Farray umoristak, Tricicle taldeak, Borja Cobeaga zinemagileak eta Luis Landero, Javier Cercas, Edurne Portela eta Joyce Carol Oates idazleek parte hartuko dute, azken horrek aurtengo BBK JA! saria jasoko du.