Itxi

kultura

Kanpaina berria

Abian da Kultura Bonua kanpaina

Redacción

Gazteen parte-hartzea handitzeko asmoz, Eitb.com eta Kulturklik-en laguntzarekin bideo-spot lehiaketa bat antolatuko da.

Salgai dira Kultura Bonua kanpainako 52.000 bonuak. Eusko Jaurlaritzak 780.000 euro bideratu ditu kanpaina honetarako. 350 establezimenduk parte hartuko dute, iaz baino % 22 gehiago.

Bonuak 25 euroren truke erosi ahal izango dira BBK, Kutxa eta Caja Vital Kutxan, kultur produktuak erosteko eta 40 euroko balioa izango dute.

Gazteen parte-hartzea handitzeko asmoz, Eitb.com eta Kulturklik-en laguntzarekin bideo-spot lehiaketa bat antolatuko da. Bonuak publizitatuz, honek izan ditzakeen erabilera eta aplikazio ugariak birsortzeko, eta, oro har, kulturaren kontsumoa jolaseko, aberaste pertsonaleko eta garapen kulturaleko iturri moduan sustatzeko asmoz antolatu dute lehiaketa hau.

Bideoek 40 segundotik beherako iraupena izango dute, eta web horretatik xede horretarako deskargatu ahal izango diren azala erantsiz editatuta egon beharko dute.

Spot onenak 3.000 euroko saria irabaziko du, eta 2.000 euroko beste bat, bigarren sailkatuak. Beste bi sari-modalitate ere egongo dira: ikusleen saria, eitb.com-en bidezko spot bozkatuenarentzat (1.000 euroko saria) eta 200na euroko beste bi sari (40 euroko bost bonu) bozkatzaileen artean zozketatzeko.

Bonuak 2010eko abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango dira, eta 2010eko abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 20ra arte erabili ahal izango dira.