kultura
the new york times
Bertsoak eta euskal gastronomia, Nevadako cowboyen poesia topaketan
eitb.eus
Topaketari buruzko artikulua argitaratu du 'The New York Times'-ek, eta euskaldunek jai horretan duten presentzia nabarmendu du. Lehen aldiz erabili du 'bertsolaritza' hitza hedabide estatubatuarrak.
-
The New York times egunkaritik hartutako argazkia.
Urtero egiten dute Elkon (Nevada) Cowboy Poetry Gathering izeneko festa. Poesia, errimak eta inprobisazioa, askotariko musika-tresnekin lagunduta. Eta bertsoak eta trikitixa tartean.
The New York Times egunkariak asteon argitaratu duen artikulu batean, poesia topaketaren nondik norakoak azaltzen ditu, luze eta zabal. Horren arabera, euskal jatorria duten artzainen eta horien senideen topaleku ere bada Elkon egiten den festa handia. Artikuluak jasotzen duenez, bertsoek, irrintziek eta euskal dantzek leku berezia izan ohi dute agertokian.
Euskal gastronomia ere ez da falta izaten Elkoko topaketan, eta Ogi Basque Delhi jatetxea aipatu du Chris Wohlwend kazetariak. Bertan egindako hitzordu baten harira kontatu du jatetxe horretan euskaldunen sartu-irtenak ez duela etenik, eta euskaraz ingelesez adina entzuten dela han.
1950. urtean, 19 urte zituela, AEBra joandako Jess Lopatagai euskaldunak sukaldaritza-eskolak ere eman omen zituen.
«Jess Lopatagai» (sic) izeneko bat aipatzen da. Hori Jon Lopategi bertsolariaren anaia da.
— Josu Goiko (@josu_goiko) 26 de septiembre de 2018
The New York Times-ek lehen aldiz erabili du "bertsolaritza" hitza, hedabide horren Twitter kontuaren arabera.
bertsolaritza
— New New York Times (@NYT_first_said) 26 de septiembre de 2018