kultura
Urtarrilaren 31tik aurrera
Euskaltzaindiak antzezlanak programatu ditu mendeurrenaren baitan
eitb.eus
Urtarrilaren 31n hasita, antzerkizaleek hiru pieza ikusteko aukera izango dute ostegunero Bilbon, lau aste iraungo duen jaialdian.
-
'Inor ez dator' taularatuko du Amaia Irazabalek
2019ko urtarrilaren 31tik otsailaren 21era, ostegunero, 'Lautan hiru: antzerki txikia, festibal handia' jaialdia egingo da Bilbon, Euskaltzaindiak bultzatuta, Cafe Bar Bilbaorekin, Zazpi Katu gaztetxearekin eta Bira kulturgunearekin batera. Lau eragileon egoitzak izango dira antzezlanen agertokiak.
Akademiaren mendeurrenaren baitan antolatzen den egitasmo kultural berriak hiru helburu nagusi ditu: euskarazko antzerkia hauspotu, antzerkilariei beren lanak erakusteko guneak eskaini, Zazpikaleetako giroan eragin eta Bilboko kultura aukerak zabaldu.
Antzerkizaleek hiru pieza ikusteko aukera izango dute ostegunero, aurretik laguntza bonua erosita (5 euro), Biran (Erronda kalea, 2) eta Euskaltzaindian (Plaza Barria, 15).
Pieza bakarra ikusi nahi duenarentzat, berriz, 2 euroko sarrerak ere egongo dira zenbait espaziotan.