Itxi

kultura

SGAE

SGAEn esku hartzeko baimena eskatu dio Kultura Ministerioak Auzitegi Nazionalari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zehazki, Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkartea sei hilabetez esku hartzeko eta erakunderako gestore bat izendatzeko baimena eskatu dio Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salari.

  • Jose Guirao Espainiako Kultura eta Kirol ministroa

    Jose Guirao Espainiako Kultura eta Kirol ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak baimena eskatu dio Auzitegi Nazionalari, sei hilabetez SGAE Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkartean esku hartzeko eta talde kudeatzaile bat izendatu ahal izateko.

Ministerioak ohar bidez jakinarazi duenez, Jose Guirao Kultura eta Kirol ministroak egin zion eskaera iragan ostiralean Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salari, Estatuko Abokatutzaren bitartez.

Epaileak bere baimena emanez gero, Guiraok talde kudeatzaile bat izendatuko du, legeak dioenari jarraituz. Batzorde horrek bertan behera gelditutako aginte organoa ordezkatuko du, eta hainbat helburu izango ditu: erakundearen funtzionamendua "legeztatzea", bere kudeaketa "argitzea" eta jabetza intelektualaren alorrean legeak ezartzen dituen betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea.

Kultura eta Kirol Ministerioaren esanetan, irailaren 27an ohartarazpen bat bidali zion SGAEri, akats "larriak" zuzendu edo konpontzea eskatzeko, eta, egin ez duenez, epaileari egin diote orain eskaera.