Itxi

kultura

Urteurrena

AlhóndigaBilbao: hiriaren bihotz berriak urtebete egin du

Erredakzioa

Philippe Starckek eraldatu zuen ardo biltegi zaharra eta 12 hilabetetan hiru milioi eta erdi bisita izan ditu.

AlhóndigaBilbao Bilboko bihotzean kokatzen den aisialdirako, kirolerako eta kulturarako zentroak urtebete egin du.

75 milioi euroko inbertsioaren ostean, ardo biltegi zaharraren 40.000 metro karratuak hiru eraikinetan banatu zituzten.

Komikien inguruko tailerrak, dantza emanaldiak, Akira Kurosawaren zirriborroekin egindako erakusketa bat, literaturari buruzko hitzaldiak, Pedro Almodovarren inguruko monografikoa, mediateka, etab.

Azken 12 hilabetetan hiru milioi eta erdi bisita jaso ditu zentroak eta %90 pozik agertu da, balantze ezinhobea egin dute, hortaz, bozeramaileek.

Lehen urteurren honekin bat eginez, AlhondigaBilbao kultura eta aisialdi zentroak erakusketa berri bat inauguratu du:&' || 'nbsp;Ipar Koreako egoera sozial eta ekonomikoa goraipatzeko egindako 200 bat kartel izango dira ikusgai ekainaren 29ra bitartean.

Ipar Korea:&' || 'nbsp;historiaren pisua da erakusketaren izena eta Asia Etxeak antolatu du.