Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

kultura

Urriak 19

Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 43. edizioa, zuzenean, eitb.eus-en

eitb.eus

eitb.eus-ek 18:00etatik aurrera emango duten txapelketan, 14 bikote arituko dira nor baino nor gehiago, Seguran. 21:00etan ETB1en eskainiko da.

  • Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 43. edizioa

    Idoia Besada eta Xabier Artola, 2017ko edizioa irabazitakoan

eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du larunbatean, urriak 19, 18:00etatik aurrera, Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 43. edizioa. Hamalau bikote arituko dira nor baino nor gehiago Seguran, Baratze pilotalekuan, eta jaialdia gauean ere izango da ikusgai ETB1en, 21:00etan.

Hamalau bikoteetatik hamahiru gipuzkoarrak dira, eta hamalaugarrena, bizkaitarra. Zazpi bikote azpeitiarrak dira: Itziar Bastida-Anaitz Lizartza, Maider Arrieta-Jon Ander Iriondo, Nagore Kerejeta-Aner Kerejeta, Larraitz Larrañaga-Amets Amubieta, Elaia Elorza-German Aranburu, Maite Beobide-Mikel Subinas, Laura Bastida-Ekain Uzkudun eta Idoia Narbaiza-Irati Olaizola.

Gainerako gipuzkoarrak hauek dira: Leire Eizmendi-Gorka Kerejeta (Errezil-Azpeitia), June Elorza-Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia), Katerin Artola-Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo), Saioa Galarraga-Julen Murgiondo (Bergara), Ane Urruzola-Iker Sanz (Villabona-Lezo) eta Idoia Narbaiza-Irati Olaizola (Legazpi). Azkenik, Irati Lopez-Gorka Granado (Sopela) da Bizkaiko bikotea.

Dantzariek zortzi pausoko fandangoa dantzatuko dute txistuz, Isilkara txistulari taldearen musikarekin, eta arin-arina trikitiaz, Estanga anai-arrebak trikitilarien piezarekin.

Epaimahaia Euskal Dantzarien Biltzarreko bost adituk osatuko dute: Josu Ibarra, Karlos Sarriegi, Nerea Vesga, Gabriel Alonso eta Ane Anza. Janzkera aztertuko duten epaileak, berriz, Ainhoa Mendiburu eta German Nestares izango dira.

Aurten txapelketak garaikur berria estreinatuko du, eta bikote irabazleak Aitor Ruiz de Egino hernaniarrak aluminio galdatuaz egindako eskultura eramango du.

Imanol Artolak eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute txapelketa eta Agustin Ezenarro kazetariak protagonistak elkarrizketatuko ditu. Epaimahaiak erabakia eztabaidatzen duen bitartean, Ibarrako Alurr dantza taldeak Irradak ikuskizuna eskainiko du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kultura
  • Dantza