kultura
SGAE
'Erantzunkizunez' jokatu dutela esan du Gonzalez-Sindek
Erredakzioa
Kudeaketa erakundeei merkataritza sozietateak sortzea galaraztea proposatu du Kultura Ministroak. Gainera, litekeena da kanon digitalaren araudi berria ''datozen asteotan'' prest egotea.
Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroak SGAE kasuan bere sailak izandako jardueraren inguruan erantzun behar izan du kontrol saioan. Baimenduta dauden zortzi kudeaketa erakundeen inguruan (SGAE&' || 'nbsp;barne), "legeak aitortzen dituen aukera guztiekin" aritu dela jakinarazi du Sindek.
Horrela erantzun dio ministroak Rafael Rodriguez-Ponga diputatu popularrari, azken honek Kulturak izan duen jokabidea kritikatu duenean:&' || 'nbsp;"konpetentzia utziera izan dela ematen du", eta arazoa "gaitasunik eza" dela ere ematen du, gaineratu du Rodriguez-Pongak.
Sindek "derrigorrezko kontu-ikuskaritza publikoa" martxan jartzea proposatu du, eta SGAEri "hainbat" finantza-ikuskaritza egin dizkiotela esan du, kalitateari eta segurtasunari dagokionean. Kudeaketa erakundeei merkataritza sozietateak sortzea galaraztea ere proposatu du Kultura Ministroak. Gainera, ikuskaritza publikoak izango dira, eta betebeharrak betetzen ez dituztenentzat zigor-plan bat ezartzea eskatu du.
Bere aldetik, kudeaketa erakundeengan izan den kontrola "Ministerioari dagokio", Gonzalez-Sinderen ustez, eta diputatu popularrari esan dio, berak badakiela, bere garaian (1996tik 2000ra) Ministerioko Komunikazio eta Kooperazio zuzendari nagusia izan zelako. "Garai hartan estatutuen aldaketa hau proposatu zuten:&' || 'nbsp;irabazi asmorik gabeko erakundeei merkataritza erakundeak izatea ahalbidetzen zuena".
Kanon digitalaren araudi berria
Arratsaldez, Kultura Batzordean, Ángeles González-Sinde Kultura ministroak adierazi duenez, Gobernua kanon digitala arautzeko erregulazio berrian lanean ari da, baina ''''lan konplexua'''' da, ''''erabiltzaileak bereizi behar dituelako''''. Dena den, ''''litekeena da datozen asteotan prest egotea'''', esan du.
Teddy Bautistaren dimisioa
Astearte honetan Teddy Bautista SGAEko presidenteak dimisioa aurkeztu duela eta, Sindek ''''erabaki zuzena'''' dela esan du. ''''Zuzendaritza Batzordeak berrikusketaren eta erreformaren alde egindako adierazpena ere garrantzitsua da'''', gaineratu du. ''''Oso erabaki ona da, eta herritarrengan zein SGAEko bazkideengan segurtasuna eragingo du, azken batean, ekintzak frogatzen baldin badira, horiek jasoko baitituzte kalteak''''. Hauteskunde berriak deitzeko aukerari buruz Sindek esan du SGAEren bazkideei dagokiela erabaki hori hartzea.