Itxi

kultura

2020 Platino sariak

"Lubaki amaigabea", nagusi Platino Sarien izendapenetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, "Lubaki amaigabea" fikziozko film iberoamerikar onenaren kategorian izendatu dute.

  • "La trinchera infinita" filmeko eszena bat

    "La trinchera infinita" filmeko eszena bat. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Lubaki amaigabea filmak, zortzi hautagaitzarekin, Zinema Iberoamerikarraren Platino Xcaret Sarien zazpigarren edizioko izendapenak menderatzen ditu, latinozko ikus-entzunezko panoramako saririk garrantzitsuenak. Drama honen ekoizpenean EiTBk parte hartu du.

Lubaki amaigabearen atzetik, Pedro Almodovarren Dolor y gloria eta Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerra (zazpi hautagaitza) daude.

Gainera, Lubaki amaigabea eta Dolor y gloria fikziozko film iberoamerikar onenaren kategorian izendatu dituzte. Bertan, halaber, Karim Aïnouzen A vida invisível (Brasil) eta Alejandro Landesen Monos (Kolonbia, Argentina eta Uruguai) ere hautagaiak dira.

Pedro Almodovarren (Dolor y gloria), Juan Jose Campanellaren (El cuento de las comadrejas), Alejandro Amenabarren (Mientras dure la guerra) eta Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zinemagileek osatutako Lubaki amaigabea lanaren atzean dagoen hirukotearen artean erabakiko da zuzendari onenaren saria.

Bestalde, Belen Cuesta (Lubaki amaigabea), Carol Duarte (A vida invisível), Graciela Borges (El cuento de las comadrejas) eta llse Salas (Las niñas bien) aktoreak emakumezko aktore onenaren sariagatik lehiatuko dira.

Gizonezko aktore onenaren sariak, berriz, Antonio Banderas (Dolor y gloria), Karra Elejalde (Mientras dure la guerra), Antonio de la Torre (Lubaki amaigabea) eta Ricardo Darin (La odisea de los giles) izango ditu lehiakide.

Zinema Iberoamerikarraren Platino Xcaret Sarien zazpigarren edizioa maiatzaren 3an ospatzekoa zen Riviera Mayako Barceló Maya Convention Centerren (Mexiko), baina joan den astean gala 2021era arte atzeratuko dela iragarri zuten antolatzaileek, koronabirusaren pandemiak eragindako krisi globalaren ondorioz.