kultura
59. edizioa
Ikusle gazteak erakarri nahi ditu Donostiako Zinemaldiak
Erredakzioa
Kutxarekin adostutako akordioak deskontu handiak eskeiniko dizkie sarrerak Gaztekutxa txartelarekin erosiko dituzten ikusleei.
-
Akordioa aurkezteko ekitaldia. Argazkia: Zinemaldia
Jose Luis Rebordinos eta Kutxako arduradunek egindako prentsaurrekoan Zinemaldira ikusle gazteak erakartzeko akordioa aurkeztu dute. Rebordinoesek onartu duenaren arabera Zinemaldiak ez du nahi adina ikusle gazte lortzen eta horri aurre egiteko deskontu handiak aurkeztu dituzte.
Bi elkarteek adostutakoaren arabera sarrerak Gaztetxartelarekin erosten dituzten ikusleek deskontu handiak lortuko dituzte eta erdiprezioan eskuratu ahal izango dituzte irekiera eta itxierako saiotekoak izan ezik.
Belodromoan egingo diren haur eta gazteei zuzendutako emanaldiak ere aurkeztu dituzte eta aurten hiru film estreinatuko dira bertan.