kultura
heriotza
Pau Dones hil da, Jarabe de Palo taldeko abeslaria, 53 urte zituela
eitb.eus
Jarabe de Palo taldeko abeslariak minbizia zuen 2015etik, eta duela gutxi bere taldearekin batera prestatzen ari zen azken diskoko abesti bat kaleratu zuen.
-
Pau Dones abeslaria hil da, 53 urte zituela. Argazkia: Jarabe de Palo (Instagram)
Jarabe de Palo taldeko Pau Dones abeslaria astearte honetan hil da, 53 urte zituela, haren familiak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Duela bost urte minbizia atzeman zioten abeslariari.
Bere familiak, eskerrak eman dizkie urte hauetan abeslaria artatu duten medikuei eta ospitaleko langile guztiei, "denbora honetan guztian egindako lan eta ahalegin guztiagatik". Halaber, sare sozialetan zabaldutako mezu batean "errespetu eta intimitate handiena" eskatu du une zail hauetan.
Hain zuzen ere, familiak eskerrak eman dizkie Vall d 'Hebrongo Ospitaleari, Sant Joan Despi Moises Broggi Ospitaleari, Institut Catala d' Oncologiari (ICO), Vielhako Ospitaleko Paliatiboen Zerbitzuari eta Vall d 'Hebrongo Institutu Onkologikoari (VHIO).
Jarabe de Palo taldeko abeslariak minbizia zuen 2015etik, eta duela gutxi bere taldearekin batera prestatzen ari zen azken diskoko abesti bat kaleratu zuen.