Itxi

kultura

Jaialdia

Bideo joko serioek eta aisialdirako proposamenek Bilbon dute hitzordua

Erredakzioa

Fun&Serious Game Festival Bilbao 2011 izena du jaialdiak, eta azaroaren 8an eta 9an egingo dute, Bizkaiko hiriburuan.

  • Jaialdiko logoa.

    Jaialdiko logoa.

Azaroaren 8an eta 9an, bideo joko serioen eta aisialdirako jokoen topaleku izango da Bilbo. 2011n Europan ekoitzitako bide ojoko onenak nazioarteko mailako jaialdi batean bilduko dituzte, estreinakoz.

DigiPen, Virtualware eta vadejuegos.com enpresek antolatu dute Fun&Serious Game Festival Bilbao 2011 jaialdia, eta ''bideo jokoetako profesionalen sorkuntza eta lana jendearengana gerturatzea'' dute helburu. Euskadi, Estatu eta Europa mailan lan egiten duten profesionalen sorkuntza erakusteaz gain, sektorea industria eta aberastasuna sortzeko gai dela agerian utzi nahi dute antolatzaileek.

Jaialdiak bi osagai nagusi izango ditu. Alde batetik, nazioarte mailako profesional handien hitzaldiak, eta, bestetik, aurten Europako bideo joko serioak eta aisialdirako jokoak sarituko dituen gala handia.