kultura
2016ko kultur hiriburu
Donostiako Udala pertsonatu egingo da Kordobak jarritako helegitean
Erredakzioa
Kordobako alkateak helegitea aurkeztu du Auzitegi Nazionalean, Donostiaren izendapena bertan behera uzteko.
-
Donostiako Udala pertsonatu egingo da Kordobak jarritako helegitean. Argazkia: EITB
Gipuzkoako hiriburuko Udala pertsonatu egingo da, Donostiaren izendapena bertan behera gera dadin Kordobako Udalak Auzitegi Nazionalean jarri duen helegitean.
Udalak berak ohar batean jakitera eman duenez, aho batez hartu dute erabakia, eta ''proiektua gidatzen duten beste bi erakundeen (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) babesarekin''.
Jose Antonio Nieto (PP) Kordobako alkateak helegitea hjarri ondoren hartu du Udalak erabakia. Kautelazko neurri gisa Donostiaren izendapena bertan behera uzteko helegitea aurkeztu du Nietok.