Itxi

kultura

Publizitate jaialdia

Hamaika hiri, El Sol publizitate jaialdia hartzeko lehian

Erredakzioa

25 urtean Donostian egin duten jaialdiko antolatzaileak beste herri batean egin nahi ote duten erabakiko dute, eta Bilboren eta Iruñearen proposamenak jaso dituzte, besteak beste.

  • 2011n Donostian egindako El Sol publizitate jaialdiaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Bilbo, Iruñea, Donostia, Marbella, Girona, Cartagena, Alacant, Malaga, Santander, Sevilla eta Valentzia dira El Sol publizitate jaialdia hartzeko lehian ari diren hamaika hiriak.

Bilboko hautagaitza da pisu handiena duenetako bat. 'Sol en Bilbao' izenburupean, Bizkaiko hiriburuko lau egoitza ezagun proposatzen ditu Bilboko hautagaitzak jaialdia hartzeko: Euskalduna Jauregia, Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbao Arena pabiloia eta Bilboko Alondegia. Bilboren proposamenak datorren urterako datak ere jasotzen ditu: 2012ko maiatzaren 31a eta ekainaren 1a, 2a eta 3a.

AEACP Espainiako Komunikazio eta Publizitate Agentzien Elkarteak sustatu eta antolatzen du urtero El Sol jaialdia. Azken 25 urteotan Donostian egin izan badute ere, aurten egoitza aldatzeko aukera aztertzea erabaki dute.

Gaur egun, lehiaketa garrantzitsuena da bere esparruan: 1.800 lagunetik gora biltzen ditu, eta hamabi sail desberdinetan lehiatzen diren 2.500 lan eta kanpaina baino gehiago jasotzen ditu. 18 herrialdek hartzen dute parte bertan, tartean Espainiak, Brasilek, Mexikok eta Argentinak.