Itxi

kultura

Ekitaldi instituzionala

Etxepare Euskal Institutua, Kataluniara bidaian

Erredakzioa

Asteazken honetan, Institutuaren helburuak aurkeztu ditu Aizpea Goenagak Bartzelonan, eta ostegunean egingo dute ekitaldi instituzionala, Blanca Urgell bertan dela.

00:23
txepare Institutuak Katalunian aurkeztu du bere proiektua
Ostegun honetan, hilak 17, Katalunian aurkeztuko dute Etxepare Euskal Institutua. Bartzelonako Auditorioan egingo dute ekitaldia, 21:00etan, eta Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua izango da bertan buru.

Ferran Mascarell Kataluniako Gobernuko Kultura kontseilaria, Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Antonio Rivera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea eta Aizpea Goenaga Etxepare Institutuaren zuzendaria ere bertan izango dira. Aurkezpen ekitaldi horretan 'Hostoak' ikuskizuna antzeztuko dute.

Aurretik, asteazken honetan bertan, Etxepare Euskal Institutuaren helburuak eta Katalunia eta Euskadiren arteko harremanak sustatzeko eta estutzeko ekimenak jendaurrean aurkeztu ditu Goenagak.

Aurkezpen ekitaldiak bukatu bezain laster, gainera, Arte Eszenikoen Katalunia-Euskadi foroari ekingo diote. Bertan, besteak beste, La Fura dels Baus, Teatre Lliure, Mercat de les Flors, L’Auditori, ICIC, Institut Ramon Llull, Etxepare Euskal Institutua bera, Txalapart, Kukai, Syntorama, Euskal Herria Sona, Teatro Principal de Vitoria eta The Project arituko dira.

Euskara ikasteko eskolak, Bartzelonan

Eusko Jaurlaritzak eta Bartzelonako Euskal Etxeak hitzarmena sinatuko dute Bartzelonan euskara klaseak emateko. Euskara klaseetarako diru-kopurua 22.000 eurokoa izango da; eskola orduak, berriz, 2.104; eta ikasle kopurua, 164.