Itxi

kultura

Ekitaldi instituzionala

'Hostoak' ikuskizuna Katalunian, Etxepare Institutuaren aurkezpenean

Erredakzioa

Institutuaren aurkezpen ofiziala egin dute ostegun honetan Bartzelonan, Blanca Urgell Kultura sailburua bertan zela.

01:21
'Hostoak' ikuskizuna Bartzelonan, Euskal Herritik kanpo estreinakoz

Ostegun honetan, hilak 17, Katalunian aurkeztu dute Etxepare Euskal Institutua. Institutua jendaurrean aurkezteko, 'Hostoak' ikuskizuna taularatu dute, Euskal Herriko kantua, musika eta dantza uztartzen dituen lana. Bartzelonako Auditorioan egin dute ekitaldia, eta Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua izan da bertan buru. Ferran Mascarell Kataluniako Gobernuko Kultura kontseilaria, Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Antonio Rivera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea eta Aizpea Goenaga Etxepare Institutuaren zuzendaria ere bertan izan dira.

Aurretik, asteazken honetan bertan, Etxepare Euskal Institutuaren helburuak eta Katalunia eta Euskadiren arteko harremanak sustatzeko eta estutzeko ekimenak jendaurrean aurkeztu ditu Goenagak.

Aurkezpen ekitaldiak bukatu bezain laster, gainera, Arte Eszenikoen Katalunia-Euskadi foroari ekingo diote. Bertan, besteak beste, La Fura dels Baus, Teatre Lliure, Mercat de les Flors, L’Auditori, ICIC, Institut Ramon Llull, Etxepare Euskal Institutua bera, Txalapart, Kukai, Syntorama, Euskal Herria Sona, Teatro Principal de Vitoria eta The Project arituko dira.

Euskara ikasteko eskolak, Bartzelonan

Eusko Jaurlaritzak eta Bartzelonako Euskal Etxeak hitzarmena sinatuko dute Bartzelonan euskara klaseak emateko. Euskara klaseetarako diru-kopurua 22.000 eurokoa izango da; eskola orduak, berriz, 2.104; eta ikasle kopurua, 164.