kultura
Urteurrena
20 urte, Jose Migel Barandiaran zendu zela
Erredakzioa
EITB
Euskal munduari utzitako ondare aberatsak bizirik dirau oraindik ere.
Orain 20 urte zendu zen Jose Migel Barandiaran (Ataun, 1889-1991). Hogeigarren urteurrena gogoratzeko, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak hitzaldi ziklo bat egin berri du, eta ETBk urteurrena gogoratzeko ekitaldiekin bat egin eta 'Barandiaran Oroituz' dokumentala eskainiko du asteazken honetan, ETB-1en.
Etnologia, antropologia, arkeologia eta mitologiaren alorretan aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen Barandiaranek. Biltzaile nekaezina zen, belaunaldi handi eta bizimodu baten amaiera aurreikusi zituena, eta horregatik jaso zituen desagertzear zeuden horrenbeste kondaira, ipuin eta esaera zahar. Euskal munduari oraindik bizirik dirauen ondare aberatsa utzi zion.