Publizitatea
Itxi

2021/05/07

16:53

kultura

Bertso finala

I. Señora Sariketaren finala, larunbatean, eitb.eus-en

EITB Media

Haizea Arana, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza eta Paula Amilburu bertsolariak sailkatu dira finalerako. 17:00etatik aurrera streaming bidez jarraitu daiteke, eitb.eus-en.

  • Haizea Arana eta Miren Artetxe bertsolariak

    Haizea Arana eta Miren Artetxe bertsolariak. Argazkia: Señora Sariketa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Maiatzaren 8an, larunbatarekin, I. Señora Sariketaren finala izango da Lesakan. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da bertso saioa, Ainhoa Larretxea gai jartzaileak gidatuta, eta eitb-eus-en zuzenean izango da ikusgai.

Haizea Arana, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza eta Paula Amilburu bertsolariak sailkatu dira finalerako, Aramaio eta Mutrikuko kanporaketetan. Gainera, Amaia Agirre eta Onintza Enbeita "ohorezko señora" gonbidatuek osatuko dute taula gaineko seikotea.

Plazan eragitea helburu

Ekimen hau zenbait emakume bertsolarik eta bertsozale feministek antolatu dute tokiko herrieragile eta mugimendu feministetako kideekin elkarlanean. Sariketaren helburua da emakume bertsolariek elkarrekin kantatzeko aukera izango duten guneak sortzea eta hauek plazan duten presentzia aregotzea.

Umorea tresna nagusi gisa erabiliz, “sen~ora” izaerari aldarri egin zaio sariketan. Kontzeptu lausoa baita “sen~ora” izatea, zehazten zaila, baina, aldi berean, guztiok ulertzeko gai garena. Horrela, belaunaldien arteko sareak indartu eta emakume bertsolarien ahalduntzean pauso bat gehiago ematea da asmoa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;