Itxi

kultura

Dantza

Iker Karrera hondarribiarrak jasoko du Dantzaren Gipuzkoako XVIII. saria

N. V. | EITB Media

Maiatzaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala egingo dute Victoria Eugenian, eta biharamunean Karrerak Gipuzkoa Dantza Profesionalen Elkartearen saria jasoko du.

  • Iker Karrera

    Iker Karrerak maiatzaren 30ean jasoko du saria. Argazkia: Natashka Ribkin.

Iker Karrera hondarribiarrak Gipuzkoa Dantza Profesionalen Elkartearen XVIII. saria jasoko du maiatzaren 30ean, Donostiako udaletxean. Gainera, bezperan, Victoria Eugenia antzokiak Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala hartuko du, saio bikoitzean: 12:00etan eta 19:00etan.

Saria maiatzaren 30ean, igandearekin, emango diote Karrerari, 12:00etan, Donostiako udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.

Dantzaren Eguneko Gala

Bezperan, larunbatean, Karrerak Dantzaren Eguneko Galan parte hartuko du, koreografo moduan. “Cha cha one” (“No pleasureren” txatala) aurkeztuko du Belén Lerroux, Raymond Naval, Pablo Costas eta César Louzán dantzariekin.

Gainera, beste gonbidatu batzuk egongo dira hilaren 29ko saioan, Dantzaren Eguneko XXIV. galan: Hodei Iriarte Kaperotxipi, Gipuzkoa Dantza Profesionalen Elkartearen Dantzari Onenaren saria (2016) irabazi eta egun Linzen (Austria) bizi dena; Illicite Baionako konpainia, Fabio Lopezek zuzendua; Biarritzeko Malandain Balleta, Thierry Malandain buru eta Irma hoffren donostiar dantzariarekin.

Dantzaren Eguneko Galarako sarrerak salgai daude dagoeneko.