Itxi

kultura

Jardunaldiak

Madrilek ateak ireki dizkio euskarari

'Euskarari gorazarre' jardunaldiak martxoaren 13tik 16ra izango dira, "etengabe mugitzen den" hizkuntza ezagutarazteko.

01:11
'Euskarari gorazarre', gure hizkuntzaren errealitatea ezagutarazteko

Euskal Herritik kanpokoko hiritarrei euskara hurbiltzea dute helburu Etxepare Institutuak antolatu duten jardunaldiek. Estatuan hizkuntzarekiko duten pertzepzioa "zalantza barik" aldatu dela azaldu dute, Euskal Herriko egoera politiko berriari esker.

Horrela jakinarazi du Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidenteak. Instituzio horrek, Etxepare Institutuarekin eta Euskalerriaren Adiskideen elkartearekin batera, Euskal Herriko kultura eta hizkuntza errealitatea ezagutaraztezko jardunaldiak egin dituzte.

"Euskarari gorazarre" izena hartu dute eta martxoaren 13tik 16ra bitartean egingo dituzte, "etengabe mugitzen den" hizkuntza ezagutarazteko, azaldu du Urrutiak.

Bere aldetik, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak jakinarazi duenez, hizkuntzaren difusiorako eta promoziorako lanean daude eta, batez ere, "merezi duen ikusgarritasuna emateko".

Madrileko euskara ikasleekin topaketa bat egingo dute eta baita hizkuntza eta kultura errealitatea hurbiltzeko hitzaldiak ere. Gainera, At! ikuskizuna Madrilera eramango dute. Iaz Etxepare Institutuak aurkeztu zuen ikuskizun hori, poesia, musika, antzerkia eta literatura uztartuz.