Itxi

kultura

Chillidaren obra

Donostiako Udalak 800.000 euro erabiliko ditu Haizearen orraziaren ingurua birgaitzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Birgaitze-lanek mendi-hegalaren, lurzoruaren eta petrilaren egokitzapena jasotzen dute. Lan horiek egiteko udalaren aurrekontua 400 000 eurokoa da 2022an, eta beste 400 eurokoa 2023an.

  • Haizearen Orrazia

    Haizearen Orraziaren argazkia. EFE.

Eduardo Chillidaren Haizearen orraziaren eskultura-multzoaren ingurua birgaitzeko eta mendi-hegala, lurzorua eta petrila egokitzeko lanak abiatuko dituztela esan du astearte honetan Eneko Goia Donostiako alkateak.

Lan horien gauzatzea udal gobernuak egindako aurrekontu proiektuan islatzen da. Proiektu horrek 2022an 400.000 euroko inbertsioa jasotzen du, eta 2023an beste 400.000 euro.

Goiak azaldu duenez, lanak hiru fasetan egingo dira: lehenik eta behin, mendi-hegalean jardungo da; gero, lurrean, zoladuraren zimurtasuna arintzeko; eta, azkenik, itsasoa inguratzen duen petrila egokitzeko.

Alkateak azaldu duenez, obra egiteko aldez aurreko izapide bat egin behar dute, hau da, Kostaldeko Ministerioari eskatu behar diote iraungita dagoen espazio publiko horren emakida berritzeko.