Itxi

kultura

Dantza

Matthew Goldingek eta Lucia Lacarrak "In the still of the night" taularatuko dute Arriagan

N. V. | EITB Media

Koreografiak eta zinemaren eszena klasikoak uztartzen dituen ikuskizuna igandean, azaroak 7, izango da publikoaren gozagarri Bilboko antzokian.

  • "In the still of the night" © Leszek Januszewski

    "In the still of the night" © Leszek Januszewski

Arriaga Bilboko antzokiak "In the still of the night" koreografiak eta zinemaren une klasikoak nahasten dituen Matthew Goldingen eta Lucia Lacarraren ikuskizuna eskainiko du datorren igandean, azaroak 7.

Lan hau urriaren 16an estreinatu zuten, Dortmunden (Alemania), eta, antzokitik azaldu dutenez, oraina eta iragana nahasten ditu istorioak: "Bi pertsonaren gordeleku emozionalak askotariko ikuspegietatik argiztatuko dira. Hala, iraganeko gau batean gertatutakoa ikusten dugun bitartean, egungo errealitatea zerk eragin zuen jakingo dugu".

Five Satins, Philip Glass, Ben E. King & The Drifters, Edith Piaf, Max Richter, Righteous Brothers eta The Ronettes-en abestiak entzun daitezke ikuskizunean, eta, besteak beste, "Ghost" eta "Grease" klasikoak ekartzen ditu gogora.