Itxi

kultura

Moda

Ion Fizen 'Fizissimo' bildumaren distira, Guggenheimen

Aurten 15. urteurrena ospatzen ari dira Bilboko museoan eta bertan izan da ekitaldia. Hamarkada bat betetzen du moda munduko firma ospetsuenen artean.

01:26
Ion Fiz, 10 urteko ibilbidea modan

Guggenheim museoaren 15. urteurrena dela eta, Ion Fiz diseinatzaileak "Fizissimo 10. urteurrena Udazken/Negu 2012/2012" bilduma aurkeztu du. Goi mailako joskintzaren inguruko bilduma berria da "Fizissimo" eta orain arte egin dituen hogei bildumen onena laburbildu du lan horretan.

Urte garrantzitsua izango da diseinatzailearentzako, aurten hamarkada bat betetzen baitu moda munduko firma ospetsuenen artean. Besteak beste, L’oreal Paris Cibeles edota Prix de la Mode Marie Claire sariak jaso ditu.

Diseinatzailearen ibilbide guztian zehar izan duen espiritu sofistikatu eta naturala mantentzen du bilduma berri horretan. Egunero erabiltzeko piezak eta gauerako goi mailako joskintzaz egindako jantziek osatzen dute bilduma. Pieza bakar batez egindako berokiak, jakak eta soinekoak biltzen ditu.