Itxi

kultura

75. urteurrena

Gernika ez da isilik geldituko apirilaren 26an

Nestor Basterretxearen eskultura bat inauguratuko dute lehen bonba erori zen lekuan, herritarrek 'Gernika Sutan' antzeztuko dute eta Lokarri eta Roman Herzog sarituko dituzte egun horretan.

00:41
Gernikan egitarau zabala bonbardaketaren 75. urteurrena oroitzeko

Gernikan, apirilaren 26an, egun osoan zehar ekitaldiak egingo dituzte bonbardaketaren 75. urtemuga gogoratzeko.

Horretarako, Nestor Basterretxearen eskultura bat inauguratuko dute goizean. Orain dela 25 urte sortu zuen "Agonía de Fuego" eskultura da, eta lehen bonba erori zen lekuan jarriko dute.

Gainera, Bakearen museoak ateak doanik zabalduko ditu, eta eguerdian Bakearen sariak banatuko dituzte; aurten Lokarrik eta Roman Herzog Alemaniako presidente izan zenak jasoko dute saria.

Eta arratsaldean, ohiko lore eskaintzaren ondotik, bigarrenez egingo dute "Gernika sutan" kale antzerkia, 200 herritarren parte hartzearekin.

Guztia, Gernikako bonbardaketaren 75. urtemuga gogoratzeko, apirilaren 26ean.