Itxi

kultura

Ofiziala da

Donostia 2016ko kultur hiriburu izango dela berretsi du Bruselak

Europar Batasuneko Kultura Ministro Kontseiluak Gipuzkoako hiriburua 2016ko Kultur Hiriburu izango dela jakinarazi du, Poloniako Wroclaw hiriarekin batera.

01:17

Poloniako Wroclaw hiriarekin batera, Donostia 2016ko Kultur Hiriburu izango da. Horrela berretsi du Europar Batasuneko Kultura Ministro Kontseiluak.

Kontseiluaren erabakia Donostia kultur hiriburu izendatzeko azken urratsa da: gero, bi hirien preparazio fasea gainbegiratuko du Europako epaimahai batek, iragarritako programa betetzen dutela konfirmatzeko. Iragan ekainean heldu zen erabakia, Europako epaimahai baten eskutik.

Udaletxean, aldatu egin dituzte hautagaitza irabazi izana gogoratzen zuten oihalak eta berriak zabaldu dituzte hirian zehar. Alderdi Ederren, "Kulturarekin askeago" leloa ikusten da.

Desadostasun politikoak gorabehera, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak (Bildu) eta Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak (PSE-EE) kaba kopa bat hartu dute alderdi guztietako bozeramaile politiko eta instituzionalekin.

Eurpar Batasunari eskerrak eman dizkio Izagirrek eta egitasmoan parte hartu duten guztiak gogora ekarri ditu, "bai instituzioetan lehen zeudenak eta baita orain daudenak ere". Gainera, 2016ko bulegoko langileei esker ona adierazi nahi izan die.

Jose Ignacio Wert, Espainiako Kultura eta Hezkuntza ministroak esan duenez, donostiarrek hiria kultur hiriburu izatea "merezi" dute eta Gobernuak "dagokiona egingo" duela, ekitaldia "arrakasta handia" izateko.

Olatu Talka

Donostiako Olatu Talka jaialdiaren hirugarren edizioa ostiralean hasiko da, 80 talde hasiberriren kontzertuekin. Gipuzkoako hiriburuko tren geltokietan eta dendetan izango dira kontzertuak.

Poloniako Wroclaw hiriarekin batera, Donostia 2016ko Kultur Hiriburu izango da. Horrela berretsi du Europar Batasuneko Kultura Ministro Kontseiluak. Kontseiluaren erabakia Donostia kultur hiriburu izendatzeko azken urratsa da: gero, bi hirien preparazio fasea gainbegiratuko du Europako epaimahai batek, iragarritako programa betetzen dutela konfirmatzeko. Iragan ekainean heldu zen erabakia, Europako epaimahai baten eskutik. Udaletxean, aldatu egin dituzte hautagaitza irabazi izana gogoratzen zuten oihalak eta berriak zabaldu dituzte hirian zehar. Alderdi Ederren, "Kulturarekin askeago" leloa ikusten da. Desadostasun politikoak gorabehera, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak (Bildu) eta Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak (PSE-EE) kaba kopa bat hartu dute alderdi guztietako bozeramaile politiko eta instituzionalekin. Eurpar Batasunari eskerrak eman dizkio Izagirrek eta egitasmoan parte hartu duten guztiak gogora ekarri ditu, "bai instituzioetan lehen zeudenak eta baita orain daudenak ere". Gainera, 2016ko bulegoko langileei esker ona adierazi nahi izan die. Jose Ignacio Wert, Espainiako Kultura eta Hezkuntza ministroak esan duenez, donostiarrek hiria kultur hiriburu izatea "merezi" dute eta Gobernuak "dagokiona egingo" duela, ekitaldia "arrakasta handia" izateko. Olatu TalkaDonostiako Olatu Talka jaialdiaren hirugarren edizioa ostiralean hasiko da, 80 talde hasiberriren kontzertuekin. Gipuzkoako hiriburuko tren geltokietan eta dendetan izango dira kontzertuak.