Itxi

kultura

Ameriketako Estatu Batuak

Jeremy Renner aktorea egoera kritikoan, bere arrantxoan elurra kentzen ari zela istripua izan ostean

Agentziak | EITB Media

Aktorea elurra kentzen ari zen Mt Rose-Ski Tahoe arrantxoan (Renotik hegoaldera, Nevada). Istripua izan ondoren, aktorea helikopteroz eraman dute ospitalera.

  • Renner 'Mayor of Kingstown' telesailean. Aktorearen Instagrametik ateratako irudia.

    Renner 'Mayor of Kingstown' telesailean. Aktorearen Instagrametik ateratako irudia.

Jeremy Renner Marvel unibertsoko izarra "egoera kritikoan, baina egonkor" dago, iragan igandean istripu bat izan ostean. Belatz-begi/Clint Bartoni UCMn bizia ematen dion aktorea elurra kentzen ari zen bere Mt Rose-Ski Tahoe arrantxoan (Renotik hegoaldera, Nevada) istripua gertatu zenean.

Istripua izan ondoren, aktorea helikopteroz eraman dute ospitalera. Rennerrek arrantxo bat du Tahoe aintziran, Nevadako mendilerroan. Urtezahar gauean neguko ekaitzak astindu zuen eskualdea, eta 35.000 etxe argindarrik gabe utzi zituen.

AEBko zati handi batean "mendeko ekaitzak" jo du azken astean, eta gutxienez 60 pertsona hil dira herrialde osoan.

Abenduaren 13an, Rennerrek elurraren argazki bat partekatu zuen Twitterren, esaldi honekin batera: "Tahoe lakuko elurtea ez da txantxetakoa".

51 urteko Renner bi Oscar sarietarako izendatua izan da bere ibilbidean zehar bere lanengatik, 2010ean aktore protagonista onenaren sarirako hautagai izan zen 'Artezilariak' filmarengatik eta urtebete geroago antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren sarirako hautagai izan zen 'The Town' filmean egindako lanagatik.

'Mission: Impossible' frankizia zinematografikoan eta 'La llegada', 'Wind River' eta 'Amerikar iruzur handia' filmetan ere lan egin du. Baina, zalantzarik gabe, publiko zabalarentzat Renner Clint Bartonen aurpegia da, arkuko superheroia eta Marvelen filmetan Belatz-begi izenez ere ezagutzen dena. Bost zintatan antzeztu du pertsonaia honek bere telesail propioa ere izan zuen, 2022ko azaroan Disney+en argitaratu zena.

Renner laster agertuko da 'Mayor of Kingstown' telesailaren bigarren denboraldian, eta bi aste barru hasiko da emititzen.