Itxi

kultura

Zikloa

Krisialdi sistemikoan dagoen mundua aldatzeko ideiak

Nazioarteko 18 intelektualek ideiak jarriko dituzte mahai gainean 'Mundua aldatzeko ideak' zikloan, pentsamendua, hitzak, ideiak beharrezkoak baitira ziklo negativo honetatik ateratzeko.

  • 'Mundua aldatzeko ideiak' jardunaldien aurkezpena. Argazkia: EITB

    'Mundua aldatzeko ideiak' jardunaldien aurkezpena. Argazkia: EITB

Ostegunean hasi eta larunbatera bitarte, Bilboko Euskalduna Jauregian "Mundua aldatzeko ideiak" izeneko kultura-ekimena garatuko da.

2012 Euskadik antolatutako topaketaren helburua, bost kontinenteetako intelektualak bildu eta krisialdi sistemikoan dagoen mundua aldatzeko ideiak proposatzea da.

Nazioarteko 18 intelektual, tartean idazle, pentsalari, zinemagile eta kazetariek parte hartuko dute 2012 Euskadik antolatutako topaketan. Krisialdi sistemikoan dagoen mundua aldatzeko ideiak jarriko dituzte mahai gainean, pentsamendua, hitzak, ideiak beharrezkoak baitira ziklo negativo honetatik ateratzeko.

Zygmunt Bauman filosofo poloniarra, Alessandro Baricco idazle italiarra, Isabel Coixet zinemagile espainiarra edota Ramiro Pinilla eta Luisa Etxenike euskal idazleak dira topaketan parte hartuko duten izenetako batzuk. Ramiro Pinilla idazlearen iritziz, artisten ideiei erreparatuta, gauzak asko alda daitezke.

Luisa Etxenike idazlearen esanetan, ekonomilariek gaur egungo krisiari konponbiderik aurkitzen ez diotenez, pentsamendu eta ideiek hartu behar dute protagonismoa.

Jardunaldiak uztailaren 5, 6 eta 7an eskainiko dira Euskalduna Jauregian. Streaming bidez jarraizteko aukera ere eskainiko da.