Itxi

kultura

'Mundua aldatzeko ideiak'

Kulturak mundua aldatzeko boterea duela aldarrikatu dute

Sergio Ramirez idazle eta Nikaraguako presidenteorde ohia eta Alfredo Jaar artista, zinemagile eta arkitekto txiletarra 'Mundua aldatzeko ideiak' jardunaldietan parte hartzen ari dira.

  • Sergio Ramírez, Alfredo Jaar eta Mikel Toral. Argazkia: EFE

    Sergio Ramírez, Alfredo Jaar eta Mikel Toral. Argazkia: EFE

Sergio Ramirez idazle eta Nikaraguako presidenteorde ohia eta Alfredo Jaar artista, zinemagile eta arkitekto txiletarra 'Mundua aldatzeko ideiak' jardunaldietan dira, eta kulturak mundua aldatzeko boterea duela aldarrikatu dute. Eusko Jaurlaritzak Kulturaren eta Askatasunaren Kulturaren Urtearen baitan antolatutako "Mundua aldatzeko ideiak" jardunaldietan parte hartu dute.

Sergio Ramirez Bilboko Euskalduna Jauregian izango da bihar eta "Demokrazia, hirugarren munduko herrialdetako garapenaren tresna" izeneko hitzaldia eskainiko du. Bere ustez, literaturak "ez du konponbiderik eskaintzen", "baina egoerak modu kritikoan aurkezten ditu".

Fronte Sandinistarekin Nikaraguako presidenteorde izan zen 1984 eta 1990 urteen bitartean eta 80ko hamarkadatik Latinoamerikako gobernuek izan duten eboluzioaren balantze positiboa eman du Ramirezek, orduan "hainbat diktadura militar" zeudelako.

Politika lehen planoan dagoela aitortu du, "ezohiko garaiak" direlako, eta hainbat herrialdetan, nekazaritza gizartearen ondorioz, "garai bateko buruzagi zaharren ereduak" berreskuratzen ari direla gaineratu du. Horrela, gobernu familiarrak ez luketela normalak izan behar aldarrikatu du. "Aldatu den paisaia baten tantoak dira", esan du.

Alfredo Jaar txiletarra larunbatean izango da, "Zaila da" izenburupean. Bere ustez, arteak eta kulturak mundua aldatu dezakete, nahiz eta "oso motelak" izan. "Mundua irudikatzeko modu ezberdinak erakusten ditu artistak. Mundura bota eta gizarteak jasotzen ditu. Batzuetan erabiltzen ditu, eta aldaketari eragiten dio", esan du.