Itxi

kultura

Heriotza

Tina Turner, rock-and-roll musikaren erregina, zendu da

83 urte zituela hil da abeslaria, haren familiak baieztatu duenez.

0:44
Tina Turner

Tina Turner abeslari eta aktorea zendu da, 83 urte zituela, Suitzako Küsnacht herrian zuen etxean, gaixotasun baten ondorioz, haren familiak baieztatu duenez.

Turnerrek 1950eko hamarkadan hasi zuen ibilbidea musikaren munduan, baina 80koan egin zen ikur.

Rock-and-roll musikaren erreginak zortzi Grammy sari irabazi zituen. Besteak beste, What's Love Got to Do with It, The Best, Private Dancer eta I Don't Wanna Lose You kantek betikotuko dute.

Benetako izena Anna Mae Bullock zuen, eta 1939an sortu zen, Nutbush herrian (Tennessee, AEB).

Turnerrek inoizko kontzertu jendetsuenak eskaini izan ditu. Are gehiago, Munduko Errekorren Guinness liburuan ageri da, kontzertuetan jende gehien bildu dituen artista gisa.

1995ean, abeslariak eta senarrak Suitzan ezarri zuten bizitokia, eta 2013an uko egin zion estatubatuar hiritartasunari.