Itxi

Zinemaldia

60. edizioa

Nola eragingo dio Zinemaldiari BEZaren igoerak?

Erredakzioa

Egungo prezioak mantentzeak ''murrizketa handia'' eragingo luke jaialdiaren diru-sarreretan, diru-sarrera horiek ''leihatilatik zuzenean heltzen direlako'', Rebordinosek azaldu duenez.

  • Zinemaldiaren 60. edizioa egingo dute aurten, irailean. EITB

Zinema sarreretako BEZa igotzeak Donostiako zinema jaialdian izango dituen ondorioak aztertuko dituzte datorren asteotan Zinemaldiko arduradunek. Izan ere, egungo prezioak mantentzeak ''murrizketa handia'' eragingo luke jaialdiaren diru-sarreretan, diru-sarrera horiek ''leihatilatik zuzenean heltzen direlako'', Jose Luis Rebordinos jaialdiko zuzendariak azaldu duenez.

Madrilen egin ditu adierazpenok Rebordinosek, Zinemaldiaren 60. edizioan parte hartuko duten Estatuko film eta zuzendarien aurkezpenean.

Jaialdiko zuzendariak azaldu duenez, 600.000 euro biltzen ditu Zinemaldiak leihatilan. Aurten, irailaren 21etik 29ra egingo dute Donostiako zinema jaialdia, BEZaren igoera abiatu eta hogei bat egunera. Ikuskizunen zerga % 8tik % 21era igoko da iraila hasieran.

Krisiak Espainiako zineman duen eraginari buruz galdetuta, Rebordinosek esan du ''datorren urtean'' izango duela are eragin handiagoa.