Itxi

Zinemaldia

Pantaila erraldoiak

Arrisku-kirola zinemara eraman du Zinemaldiak 'Big Friday' sailean

Irailaren 28an, 19:30ean, "The Art of Fight 3D" filmaren nazioarteko estreinaldia eta "Storm Surfers 3D" filmaren Europako estreinaldia eskainiko dute belodromoan.

  • Storm Surfers 3D. Argazkia: Zinemaldia

    Storm Surfers 3D. Argazkia: Zinemaldia

Donostia Zinemaldiaren 60. edizioan "The Art of Fight 3D" filmaren nazioarteko estreinaldia eta "Storm Surfers 3D" filmaren Europako estreinaldia egingo dute, Big Friday sailean, Antonio Elorza Belodromoan. Akzio-kirolen zinemagintzan aurretik inoiz erabili ez ziren ekoizpen estandarrak ikusteko aukera emango digute.

Zinemaldiak akzio-kirolei eta abenturari buruzko filmak eta aire librean eginikoak urrats bat gorago ipini nahi ditu. Genero gero eta ezagunago honetako zinemagileei eta protagonistei plataforma bat eskaintzeko asmoz, Big Friday ekimenak publiko zabalagoari helaraziko dio genero berezi hau. Eta, aldi berean, surfean eta snowboardean aritzen direnei aukera paregabea emango die filmak Europako pantaila handienetako batean ikusteko.

Bi filmok irailaren 28an emango dituzte, ostirala, 19:30ean, Antonio Elorza belodromoan.



STORM SURFERS 3D, Christopher Nelius and Justin McMillan (AUSTRALIA)
Australian ekoitzitako filma da. Justin McMillan eta Christopher Nelius ditu zuzendari, eta Ross Clarke-Jones eta Tom Carroll surflarien asmo handiko proiektua pantailaratzen du: Australiako olatu handienetan surfean aritzea. Dokumental zoragarri honetan, bi surflari mitikoon laguntzaz hainbat paraje harrigarritan murgilduko gara, helburu bakar batekin: Australiak eskaintzen dituen olatu izugarrienetan surfean aritzea eta abentura hiru dimentsiotan grabatzea.


The Art of FLIGHT 3D, Curt Morgan (AEB)
Curt Morganek zuzendutako eta Brain Farm eta Red Bull Media House etxeek ekoitzitako filma, snowboardari buruz inoiz egin den dokumental anbiziotsuena da. Donostia Zinemaldia oso harro dago 2011ko estreinaldian aurreikuspen guztiak gainditu zituen maisulan bisual hau hiru dimentsiotan aurkezteaz. Travis Ricek eta bere lagunek mendiak eskaintzen dituen aukerak birdefinituko dituzte. Murgil zaitez zinema-esperientzia honetan Brain Farm etxeak zinemagintzako teknologia gero eta aurreratuagoari eta snowboardaren maisu hauei esker grabatu dituen kulturaren, naturaren eta paisaien edertasun harrigarriaren bitartez.