Itxi

kultura

Zinema jaialdia

‘20.000 especies de abejas’ eta ‘Chinas’ izan dira Zinemasteko film onenak epaimahaikide eta ikusleen ustez

EITB Media

Euskal zinemaren jaialdiak 40. edizioa ospatu du aurten. Amaiera ekitaldian, 2023ko lan onenak saritu dituzte.

  • Zinemastearen itxiera gala egin dute gaur Gasteizen. Argazkia: @jjggalava

    Zinemastearen itxiera gala egin dute gaur Gasteizen. Argazkia: @jjggalava

Zinemastea jaialdiak 40. edizioa itxi du gaur, euskal zinemaren lanik onenak sarituz. Epaimahaikideen eta ikusleen arabera, 20.000 especies de abejas eta Chinas izan dira 2023ko film onenak. Gainera, Vital Fundazioak Sari Berezia eman dio José Luis Ramosi, 1985ean jaialdia sustatzeko egindako lanagatik.

Arantxa Echevarria zuzendariaren Chinas lanak lortu du publikoak film onenari emandako saria; epaimahaiak, berriz, 20.000 especies de abejas saritu du. Gainerako sarituak hauek izan dira: Jaione Camborda (O Corno), zuzendari onena; Víctor Erice eta Michel Gaztambide (Cerrar los ojos), gidoi onena; Alberto Ammann (Upon Entry), aktore onena; eta Elena Tarrats (Las buenas compañías) antzeztaldeko aktore onena.

Gainera, aipamen berezi jaso du El sueño de la sultana filmak. Isabel Herguera du zuzendari, eta Eduardo Elosegi, animazioaren arduradun.

3.000 ikuslek ikusi dituzte aurten Zinemasteak eskainitako lanak, 11 emanalditan. 20.000 especies de abejas, Chinas, Cerrar los ojos, Las buenas compañías eta El sueño de la sultana pelikulek EITBren parte-hartzea dute.