cerrar buscador

EITB euskal zinemarekin bat

Las buenas compañías

Las buenas compañías

  • Estreinaldi eguna:

    • 2023/05/05
  • Zuzendaria:

    • Silvia Munt
  • Ekoiztetxeak:

    • Irusoin,
    • Oberon Media,
    • En la frontera película AIE,
    • Manny Films,
    • La Fidèle Production
  • Generoa:

    • Drama

Sinopsia:

1976ko uda. Beak 16 urte ditu eta herrialdean nagusi den aldaketa girora batu da; feminismoa bistaratzen duten eta baldintza duinetan abortatzen laguntzen duten emakume talde bati laguntzen hasi da. Odolean sentitzen duen asaldura espero ez duen sentimendu batekin nahastuko da eta bere bizitza hankaz gora jarriko du: bera baino apur bat helduagoa den familia oneko neska batekin maiteminduko da. Ez daki, ordea, Miren izeneko neska misteriotsuak sekretu bat ezkutatzen duela eta horrek Bea helduen bizitza mingarrian barneratzera bultzatuko duela.

1 / 1
''Las buenas compañías'' filma zinema aretoetara iritsi da

''Las buenas compañías'' filma zinema aretoetara iritsi da

Errenteriako talde feminista erreal baten jarduna kontatzen duen euskal ekoizpenak EITBren parte-hartzea du. Barakaldon, Beasainen, Bilbon, Getxon, Irunen, Portugaleten, Errenterian, Donostian, Tolosan, Usurbilen, Gasteizen, Zumaian eta Iruñean egongo da ikusgai lehen asteburu honetan.

Las buenas compañías eta The lost souls of Syria saritu dituzte Giza Eskubideen Zinemaldian

"Las buenas compañías" eta "The lost souls of Syria" saritu dituzte Giza Eskubideen Zinemaldian

Silvia Munten euskal ekoizpenak Film Luze Onenaren Ikusleen Saria lortu du, eta Stéphane Malterreren eta Garance Le Caisneren dokumentalak Aministia Internazionalak ematen duen film onenaren saria.
Arantxa Olañeta: 'Garai hartan emakume asko abortugileen mahaian hiltzen ziren'

Arantxa Olañeta: 'Garai hartan emakume asko abortugileen mahaian hiltzen ziren'

Errenteriako emakume sare batek, 70eko hamarkadatik, emakumeak Iparraldera laguntzen zituen, era seguruan abortatu ahal izateko. Hori da Silvia Muntek zuzendu duen 'LAS BUENAS COMPAÑIAS' filmaren muina. Filmean gertatzen dena bizi izan zuen emakume haietako batekin izan gara, Arantxa Olañetarekin.

''Las buenas compañías'' filmaren trailerra

''Las buenas compañías'' filmaren trailerra

70eko eta 80ko hamarkadetan Errenterian emakumeen eskubideen alde borrokatu zen emakume talde baten istorioa maiatzaren 5ean iritsiko da zinema aretoetara. Silvia Muntek zuzendu du, Alicia Falcó, Itziar Ituño eta Elena Tarrats dira protagoinstak, eta EITBren parte-hartzea du.

Las buenas compañías ere egongo da Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean

"Las buenas compañías" ere egongo da Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean

Filma Silvia Muntek zuzendu du eta EITBren parte-hartzea du, eta beste emakume batzuei haurdunaldia duintasunez eteten laguntzen zien errenteriar emakumeen talde baten istorioa du kontagai.
Itziar Ituño eta Itziar Aizpuru protagonista dituen 'Las buenas compañías' pelikularen filmazioa bisitatu dugu

Itziar Ituño eta Itziar Aizpuru protagonista dituen 'Las buenas compañías' pelikularen filmazioa bisitatu dugu

Silvia Munt "Las buenas compañías" filmatzen ari da, 70eko hamarkadan abortatze eskubidearen alde egindako borrokari buruz. Itziar Ituño eta Alicia Falcokek hartzen dute parte.

'Las buenas compañías' filmatzen hasi dira, Itziar Ituño protagonista duen pelikula

'Las buenas compañías' filmatzen hasi dira, Itziar Ituño protagonista duen pelikula

Silvia Muntek zuzenduko du filma, eta 70-80ko hamarkadetan emakumeen eskubideen eta abortu duinaren alde borrokan aritu zen Errenteriako (Gipuzkoa) emakume talde baten istorioa kontatzen du. Eusko Jaurlaritzak finantzatu du lana, eta EITBren partaidetza du.
1 / 1