Itxi

kultura

Telebista

Erresuma Batuko ekoiztetxe batek Dolores Redondoren Baztango trilogia telesail bihurtuko du

Agentziak | EiTB Media

Egokitzapena ingelesez eta gazteleraz egingo dute. Ez da trilogiako liburuekin telesail bat egiten den lehen aldia, aurrez Netflixen plataformak egina baitu.

  • Doloers Redondo, artxiboko irudi batean

    Doloers Redondo, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Pure Fiction ekoiztetxe britainiarrak Baztango trilogia eta horren prekuela pantailaratzeko eskubideak erosi ditu, eta telesaila egingo du.

"His dark materials" (HBO) edo "The last kingdom" (Netflix) telesailetan egindako lanagatik ezaguna den Lydia Adetunji gidoilari eta antzerkigileak izango du lau eleberriak telebistarako egokitzeko ardura.

Egokitzapena ingelesez eta gazteleraz egingo dute.

"Leialak izan nahi dugu Doloresen sentiberatasun espainiarrarekin. Bazkide europarrekin lan egin nahi dugu telesailak esentzia epiko eta benetakoa izan dezan", adierazi du Tom Tom Winchester Pure Fiction ekoiztetxeko zuzendariak.

Ez da trilogiako liburuak pantaila txikira egokitzen diren lehen aldia, aurrez Netflix plataformak egokitu baitzituen.